2013/04/27

Maiatzak 7, HITZALDIA

Maiatzak 7, asteartea, arratsaldeko 18:30etan, Itzubaltzetako Auzokideen Elkarteak hitzaldi bat eskeiniko du Erromoko Etxe Merkean. Egun horretan, elkartearen funtzioa eta xedea zein den azaltzeaz gain, Itzubaltzetako herrian aurkitzen ditugun herri problematiken inguruan arituko dira, horiek bere osotasunean aztertuz. 

Animatu eta etorri gure herriko problematikaz aritzera!!

Gogoratu, Maiatzak 7 18:30etan Etxe Merkean.


2013/04/19

Apirilak 20 LEIOAKO GAZTE EGUNA

Aste honetan zehar, Leioako Gazte Asanbladak eta Leioako Ernai Gazte Antolakundeak GAZTE ASTEA antolatu egin dute, ekintza ezberdinak eskeiniz. Larunbatean, Apirilak 20, X. GAZTE EGUNA antolatu dute. 10 urtez herritik herriarentzat gazteon eguna antolatzen dute, egunean zehar jarduera ezberdinak planteatuz. 

GORA LEIOAKO GAZTERIA!!!


2013/03/26

Gaur DOKUTERTULIA 19.00etan

Gogoratu gaur arratsaldeko 19.00etan Itzubaltzetako Gazte Asanbladak ZIZTADAK TABANOS dokutertulia burutuko duela Etxe Merkean!! Animatu eta etorri!!!


2013/03/18

Gazte Asanbladak eguna finkatu du!!!

Gazte Asanblada berria sortu dugunez eta lekuz aldatu garenez, Gazte Asanblada burutzeko data aldaketa egin dugu, beraz, gogoratu!!!!! Hemendik aurrera, Itzubaltzetako Gazte Asanblada ostegunero arratsaldeko 18.30etan bilduko da!! 

Martxoak 20 Marzo HITZALDIA/CHARLA

Asteazken honetan, Martxoak 20, "Lurraren Mugak" hitzaldia antolatu egin du Gazte Asanbladak, arratsaldeko 18etan Etxe Merkean, beraz gazte, animatu eta parte hartu!!!

2013/02/01

AZKEN JAIALDIA

Badakizuenez, Itzubaltzeta Gaztetxeak bi urtez gora behera egongo da itxita, Eusko Jaurlaritzatik URA agentziak proposatutako proiektua abian jarriko delako. Proiektu horrek, 2008an Getxon gertatutako uholdeak ekiditzeko eta berriro ez gertatzeko diseinatu egin da, eta horretarako, Gobela ibaian obrak egin behar dituzte.

Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunak plataforma eratu egin zen herrian, herriko eragile, kolektibo, talde zein pertsona indibidualaz osatuta, gaztetxea bere osotasunean defendatzeko, eta auzo bakoitzean Gaztetxe bat egon behar dela aldarrikatzeko.

Egoerak ikusita, negoziazio maila bat ireki egin genuen Udaletxearekin, gaztetxeko etorkizunaz hitzegiteko. Gaztetxearen eraikina mantentzea lortu genuen, baina obrak dirauten bitartean kanpoan egon behar garela esan ziguten, beraz, denboraldi horretan, gune ezberdinak eskeini behar zizkiguten gure eginkizunarekin jarraitzeko. Urte eta erdiko negoziazioa eta gero, biltegi eta espazio bat lortu dugu, baldintza batzuekin eta hemetik aste batera Gaztetxearen eraikina utzi beharko dugu.

Horregatik, otsailak 2, larunbat honetan, azken jaia prestatu dugu, ez diogulako gaztettxeari agur esan nahi, gero arte baizik.


ANIMATU ETA ETORRI!!!!

2013/01/09

I.G.A-ko kideok ere BILBON izango gara!!

Itzubaltzetako Gazte Asanbladak deialdia luzatzen die Itzubaltzetako gazte orori Urtarrilaren 12an Bilbon izango den Euskal Preso eta Iheslari Politikoen aldeko manifestazio nazionalera joateko.

Gurekin nahi ditugulako!!!

Gurekin behar ditugulako!!

U12 GAZTEOK BILBORA!!!

URDULIZKO GAZTEEK GAZTETXEA OKUPATU DUTE!!!


Urdulizko zenbait gaztek herriko futbol zelai berriko beheko solairuak okupatu dituzte. “Udalak, orain dela urte batzuk eraikitako leku horretan, igerileku publikoak egiteko asmoa zuen arren, herriak behar eta nahi ez duen makro-ospitalen dirua xahutzea erabaki zuen, proiektu hori geldiaraziz”, adierazi dute. Gaztetxe berriaren etorkizunaz eztabaidatuko dute datozen orduetan.

2013/01/03

Plentzian GAZTETXEA dute!!!


Lokal berria okupatuta, “herri osoari zabalik egongo den proiektu kultural, sozial eta parte hartzailea” abiarazi dute Plentzia eta Gorlizko zenbait gaztek. Udaleko arduraduren hitzak “haizeak eramaten dituela” salatu dute, ez baitute jaso haiekin izandako elkarrizketetan hitz egindakoaren inguruko erantzunik. Gogorarazi dute, baita, oraindik ez dela kaleratu honen aurrekoa izandako Ermitatze Gaztetxean identifikatutako gazteen aurkako epaiketaren sententzia.
Okupazioa gauzatu duten gazteen oharra:
plentzia_gorliz_okupazioa1Udatik hona, beste izaera bateko egitasmoetara bideratu ditugu geure indarrak.
Batzuk barne eztabaidan egon gara, beste batzuk ZukGua prozesuaren baitan murgilduta. Bien bitartean, gazteok batu eta kalera ateratzeko gaitasuna izan dugu, egoerak hala eskatuta: Ermitatze Gaztetxearen aurkako epaketari aurre egiteko edo irailaren 26ko greba orokorraren harira, herriko gazteok gure etorkizunaren defentsan burutu genituen ekimen eta ekarpen desberdinetan parte hartuz.
Emankorra izan da azken urteotako Plentzia eta Gorlizko gazte mugimenduaren ibilbidea; gazte mugimenduaren jaiotzarekin batera ulertu genituen helduen mundu horrek sortzen zizkigun arazoak. Horrei aurre egiteko, gazteon arteko harremanak bultzatu genituen, jai herrikoiekin beste aisialdi eredu bat izan genuen helburu. Bide horretan, gure proiektu desberdinak aurrera eramateko leku aske baten beharrak eta udaletxeen horrelako gune bat bermatzeko borondate ezak, Ermitatze Gaztetxea okupatzera eraman gintuen.
Lan eta garaipen hauekin batera etorri zen mota desberdineko errepresio, debekuak eta epaiketa, gauzak ondo egiten ari ginenaren seinale! Ez dute gazteria kontziente, aktibo eta kritikorik nahi eta haien sistema ustel zein zapaltzailea zalantzan jartzen duen edozein egitasmok urduri jartzen ditu. Horregatik kolpatzen gaituzte!
Baina, bide honek amaiera izan ez dezan, eta ereindako hezien uzta jaso ahal izateko, beharrezkoa izango da gure herritik eraginda mundu hau eraldatu nahi dugun gazte guztiok batera eta proiektu komun bati ekarpena egiten lan egitea, bakoitzak bere eremutik. Baina, bereziki garrantzitsua da lehentasunezko arazoei batuta erantzuteko gaitasuna sortu eta artikulatzea.
Norantza horretan lehen geldialdia, gazte guztion inplikazioa eskatzen duena, Gaztetxearen afera da. Ez ditugu berriro Gaztetxearen aldeko arrazoi eta argudioak zerrendatuko, soberan ezagunak dira gure herrietan. Eta, gainera, ez dugu inor konbentzitu behar, Ermitatze Gaztetxearen esperientziak zein herriko gazte gehienek proiektu honekin bat egiteak ematen baitigu zilegitasuna.
Egoera adierazgarria da: herriko gazteok kale gorrian gaude, ez daukagu biltzeko tokirik eta gainera bai Gorlizek zein Plentziak dituen kultur guneetan (Goñi Portal zein Sertutxena) biltzeko oztopoak besterik ez dizkigute jartzen (burutuko diren jardueren gaineko kontrola edo ordaindu behar izatea). Hau da, gazteok ez daukagu propioki gune bat guretzat eta dauden egitura publiko urrietan erabilera mugatu edo oztopatzen digute.
Jadanik ez digu balio udaletxeak lokalik ez daukala esateak, aurten Kristoko ermita eskatu ostean beste elkarte bateri eman baitio, eta orain aspaldian agindu zigun lokal hau (Ontzi gela) enpresa pribatu bati eman nahi baitio, gazteoi beste behin ere iruzur eginda.
Horregatik, herriko gazteok, badakigunez zuen hitzak haizeak eramaten dituela, Ontzi gela okupatu dugu, herri osoari zabalik egongo den proiektu kultural, sozial eta parte hartzaile bat abiaraziz.

2012/12/14

ELKARTASUN ASTEA!!!

Urte honetan, Erromon antolatzen den III. Elkartasun Astea aurkezten digu Itzubaltzetako Herrirak.

Aste osoan zehar, ekintza ezberdinak antolatu dituzte herriko toki ezberdinetan eta larunbatean, abenduak 15, Elkartasun Eguna ospatuko dute Itzubaltzeta Gaztetxean.



Euskal preso eta iheslariak etxera!!! 


2012/12/12

HITZALDIA - CHARLA (Etxe Kaleratzeei STOP Desahucios)

ABENDUAK 20 (Osteguna), 20:00etan  HITZALDIA IItzubaltzeta Gaztetxean.
  ANIMATU ETA PARTE HARTU!

20 de DICIEMBRE (Jueves), a las 20.00 CHARLA en IItzubaltzeta Gaztetxea. ANIMATE E INFORMATE!


ANTIKONTSUMISTA ASTEA / SEMANA ANTICONSUMISTA

ABENDUAK 17tik 19ra ANTIKONTSUMISTA ASTEA IItzubaltzeta Gaztetxean (TAILERRAK,BIDEOPROIEKZIOA)

SEMANA ANTICONSUMISTA del 17 al 19 de DICIEMBRE en el Gaztetxe IItzubaltzeta (TALLERES,VIDEOPROYECCIÓN)

2012/12/05

Madrilen epaituko dituzten bi itzubaltzetarrek auzokideen elkartasuna jaso dute



 UKBERRI.NET-etetik erantsita.

Itzubaltzeta / Romoko ehun bat auzokidek eta kultur, jende eta kirol talde ezberdinetako kideek agerraldia egin dute gaur arratsaldean Branka kultur elkartearen eta Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jai batzordearen presidenteei elkartasuna eta babesa emateko. Izan ere, datorren abenduaren 10ean Espainiako Auzitegi Nazionalean burutuko da bi elkarteen presidenteen aurkako epaiketa, 2011ko jai-liburuxkan Branka kultur elkarteak bere iragarkian elkarte horretako bi kide presoen argazkiak ipintzeagatik. Bakoitzari 18 hilabeteko espetxe zigorra jartzea eskatu du fiskalak, "terrorismoaren goratzea" egotzita. Edu Sebastian eta Joseba Lekunberri jai batzordeko eta Brankako kideek auzia "zentzugabekeria eta adierazpen askatasunaren aurkako eraso argitzat" jo dute eta epaiketa berehala bertan behera uzteko exijitu dute. Bitartean, manifestazio isila deitu dute iganderako, abenduak 9, 13:00etan Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazatik.

Auziperatutako Josu Iturburu eta Jagoba Agirrek dagoeneko jaso dituzte mila auzokideren eta makina bat elkarteren babesa. Hala nola, Getxoko Udalbatza (EAJ eta Bilduren botoz), Alternatiba, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Getxoko Bildu, Bilboko Konpartsak, Santa Anako jai batzordea, Algortako jai batzordea, Betiko ikastolako batzordea, Zasi Eskola dantza taldea, Erromotarrak areto futbola, PTPren aurkako batzordea, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada, Gazte Asanblada, Erromoko Hintxak, Herri Norte Taldea, Herrira, Ukberri eta Erromoko koadrilak.

Auzokideek zabaldutako oharra

Bi auzokide epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean

Abenduaren 10ean Itzubaltzeta / Romoko bi auzokide epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goratzea delitua egotzita.

Bi auzokideen aurkako jazarpena 2011ko Itzubaltzetako festen testuinguruan hasi zen, jaietako liburuxkan Branka kultur elkarteak urtero jartzen duen iragarkian elkarte horretako bi kide presoen argazkiak ipintzeagatik. Josu Iturburu eta Jagoba Agirre epaituko ditu magistratuak. Josu Branka kultur elkarteko presidente gisa, bazkide presoen argazkiak jartzearen arduradun izateagatik eta Jagoba Erromoko jai batzordeko presidente gisa, festetako liburuxka argitaratzeagatik.

2012ko urtarrilean eta apirilean, hurrenez hurren, Jagobak eta Josuk Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuten, inputatu gisa, eta handik gutxira fiskalak 18 hilabeteko espetxe-zigor eskaera egin zuen bakoitzarentzat.

Izapide guztiak burututa, abenduaren 10ean bi auzokideek akusatuen aulkian eseri beharko dute, epaiketari hasiera emateko.
Egoera horren aurrean, ideologia eta jatorri desberdineko auzokideok, Josu eta Jagobaren aurkako, eta ondorioz Branka kultur elkarteari eta Erromoko jai batzordeari eragiten dien erasoaren aurrean gure gaitzespen irmoena adierazten dugu eta bi auzokideen aurkako epaiketa berehala bertan behera uzteko exijitzen dugu.

Branka kultur elkarteak une horretan preso zeuden bi bazkideren argazkiak jaietako liburuxkan jartzeagatik inoren kontra 18 hilabeteko espetxe-zigorra eskatzea zentzugabekeria eta adierazpen askatasunaren aurkako eraso argia baino ez da. Gisa honetako eskubide urraketek ez dute kabidarik, eta are gutxiago Euskal Herrian zabaltzen ari den aro berri eta itxaropentsuaren aurrean. Horregatik, bi auzokideei gure elkartasuna eta babesa eskaintzen diegu.

Zentzu horretan, auzoko eragile, elkarte, talde eta norbanakoen atxikimendu kanpaina bat abiatu dugu Madrilerako bidean ahalik eta auzotar gehienen berotasun eta sostengua izan dezaten.

Ildo horretan, Itzubaltzeta / Romoko mila auzokidek baino gehiagok sinatu du aipatu atxikimendua eta auzoko eta inguruetako makina bat elkarteren babesa jaso dugu. Hala nola, Santa Anako jai batzordea, Algortako jai batzordea, Bilboko Konpartsak, Betiko ikastolako batzordea, Zasi Eskola dantza taldea, Erromotarrak areto futbola, PTPren aurkako batzordea, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada, Gazte Asanblada, Erromoko Hintxak, Herri Norte Taldea, Herrira, Ukberri, Erromoko koadrilak, Alternatiba, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Getxoko Bildu, eta aipamen berezia egin behar diogu Getxoko Udaleko azken bilkuran EAJ eta Bilduren aldeko botoz onarturiko mozioari.

Beste barik, zure inplikazioaz horrelako beste gertaerarik ez errepikatzeko asmoz, aipatutako bi deialdietan elkar ikustea espero dugu:

• Abenduak 9, 13:00etan, Manifestazio isila Santa Eugenia plazatik.
• Abenduak 10, 20:00etan, Josu eta Jagobari harrera Santa Eugenian epaiketatik bueltan.

2012/12/03

ABENDUAK 28 DICIEMBRE 21.00 ANTZERKIA/TEATRO

Abenduaren 28an, ostirala, "LA FAMA CUESTA... y mucho" Antzerkia izango dugu Itzubaltzeta Gaztetxean gaueko 21.00etatik aurrera.

El dia 28 de diciembre, viernes, tendremos en el Gaztetxe Itzubaltzeta el teatro "LA FAMA CUESTA...y mucho" a partir de las 21.00 horas.



SINOPSIS:
Cinco antiguos niñ@s prodigio son reunidos en su treintena para protagonizar el musical “La fama cuesta”, que trata sobre la dificultad de conseguir la popularidad en el mundo del espectáculo.
Detrás del montaje se encuentra el avispado productor y directivo de televisión Robert@ Manuelle que ha hecho de la miseria humana un “arte”. Viendo la atracción que los juguetes rotos tienen sobre el público, decide hacer un musical a la medida de estos cinco supervivientes que piden a gritos una oportunidad para demostrar lo que valen.
Al recibir la propuesta no lo dudan, es su retorno, su oportunidad para volver a brillar.
Sólo ellos lo ven así: para el resto son sólo un grupo de frikies sin talento que viven de los recuerdos patéticos de su niñez.

El espectáculo mezcla números musicales en playback con bailes y boas y claqué y pelucas… y entre ellos recrea escenas en las que se descubre cómo son estos personajes, cómo han sido sus vidas, sus envidias, sus odios, sus adicciones…
Prometemos que no dejará indiferente a nadie.

SINOPSIA:
Egun hogeita hamar urte inguru dabezan aintzinako bost haur prodigio bilduak dira "La fama cuesta" musikala antzezteko. Musikal hau ikuskizunen inguruan  eta mundu horretan arrakasta izateko zailtasunez mintzatzen da.
Ikuskizun honen atzean Robert@ Manuelle dago, telebistako ekoizle maltzurra, nork giza zoritxarrak "arte" bihurtzen dauazanak. Honelako pertsonaiek ikusleengan daben arrakasta ikusita  bost "friki" honeen neurrira egokitzen dan ikuskizuna ekoiztea bururatzen jako.
Aukera jasotzean dudarik ez daukie, euren itzulera da, distiratzeko azkenengo aukera.
Hau eurak baino ez dabe ikusten noski, beste guztientzat txikitako oroitzapen patetikoez bizitzen daben talentu bako bost friki baino ez dira.

Ikuskizunak playbacken kantatutako saioak, dantza, boa eta pelukekin uztartzen dauz. Eta saioz saio pertsonaia honek nolakoak diran erakusten da; nolakoak izan diran euren bizitzak, inbidiak, gorrotoak, adikzioak...
Ez dogu inor epel itziko!

KULTURAZ GOZATUZ... HERRIA ASTINDU!!!

ABENDUKO AGENDA ETA ZINEFORUMA!!!!



2012/11/28

Abenduak 1, ERROMOKO GAZTE TOPAKETAK!


Urte honetan zehar, esparru ezberdinetako gazte ezberdinak bildu dira esparru berri bat sortzeko nahian, eta horretarako larunbat honetan, abenduak 1, Gazte Topaketak antolatuko dituzte herrian, herriko gazte ezberdinak batuz , guztion artean esparru berri hori erabaki eta eraikitzeko asmoz. Hona hemen prozesuaren deskribapena: 

Urte honetako Maiatzaren 4ean, herriko 60 gazte inguru bildu ziren Itzubaltzeta Gaztetxean, “Maiatzak 4 Erromon Gazte Iraultza” lelopean. Egun horretan, herriko gazteriaren egoera hausnartzeaz gain, gazteontzako esparru berri bat sortzeko beharra agertu zen.

Egoeraz jabetuta, “Uda hau ezberdina izango da” ekintza martxan jarri zuten, aisialdiaren bidez herriko gazte ezberdinen artean harremanak sortzeko eta indartzeko; eta bestetik ere, gero eta gazte gehiago bilakatzeko.

Uda bukatzean, esparru berri hori eraikitzeko hautua hartu zuten, GAZTE TOPAKETAK antolatuz.

Itzubaltzetako Gazte Asanbladatik (IGA), deialdia zabaltzen dugu TOPAKETA horietan parte hartzeko, gazte guztion indarrak batuz, alternatibak eraikitzeko esparru berri bat sortzea beharrezkoa ikusten dugulako ere.

Beraz, Gazte Asanbladakook ere, bertan egongo gara!




JAI HERRIKOIEN AURKAKO EPAIKETARIK EZ!!!!

Abenduaren 10ean, astelehena, Erromoko bi kide Audientzia Nazionalean epaituak izango dira. 

Gure herriko jai-eredua arrisku larrian dago. Auzitegi Nazionalak Erromo eta Pinuetako jaiak kriminalizatu nahi ditu pasa den urteko jai-liburuxkan Branka Kultur Elkarteko publizitate-iragarkia argitaratzeagatik.

Epaileak urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen du bai Jai Batzordeko presidentearentzat eta baita Branka Kultur Elkarteko presidentearentzat ere. 

Hemen duzue, Branka Kultur Elkarteak eta Erromoko Jai Batzordeak zabaldutako deialdiak: