Gogoratu gaur arratsaldeko 19.00etan Itzubaltzetako Gazte Asanbladak ZIZTADAK TABANOS dokutertulia burutuko duela Etxe Merkean!! Animatu eta etorri!!!
Mostrando entradas con la etiqueta Aisialdia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aisialdia. Mostrar todas las entradas
2013/03/26
2013/03/18
Martxoak 20 Marzo HITZALDIA/CHARLA
Asteazken honetan, Martxoak 20, "Lurraren Mugak" hitzaldia antolatu egin du Gazte Asanbladak, arratsaldeko 18etan Etxe Merkean, beraz gazte, animatu eta parte hartu!!!
2013/02/01
AZKEN JAIALDIA
Badakizuenez, Itzubaltzeta Gaztetxeak bi urtez gora behera egongo da itxita, Eusko Jaurlaritzatik URA agentziak proposatutako proiektua abian jarriko delako. Proiektu horrek, 2008an Getxon gertatutako uholdeak ekiditzeko eta berriro ez gertatzeko diseinatu egin da, eta horretarako, Gobela ibaian obrak egin behar dituzte.
Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunak plataforma eratu egin zen herrian, herriko eragile, kolektibo, talde zein pertsona indibidualaz osatuta, gaztetxea bere osotasunean defendatzeko, eta auzo bakoitzean Gaztetxe bat egon behar dela aldarrikatzeko.
Egoerak ikusita, negoziazio maila bat ireki egin genuen Udaletxearekin, gaztetxeko etorkizunaz hitzegiteko. Gaztetxearen eraikina mantentzea lortu genuen, baina obrak dirauten bitartean kanpoan egon behar garela esan ziguten, beraz, denboraldi horretan, gune ezberdinak eskeini behar zizkiguten gure eginkizunarekin jarraitzeko. Urte eta erdiko negoziazioa eta gero, biltegi eta espazio bat lortu dugu, baldintza batzuekin eta hemetik aste batera Gaztetxearen eraikina utzi beharko dugu.
Horregatik, otsailak 2, larunbat honetan, azken jaia prestatu dugu, ez diogulako gaztettxeari agur esan nahi, gero arte baizik.
Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunak plataforma eratu egin zen herrian, herriko eragile, kolektibo, talde zein pertsona indibidualaz osatuta, gaztetxea bere osotasunean defendatzeko, eta auzo bakoitzean Gaztetxe bat egon behar dela aldarrikatzeko.
Egoerak ikusita, negoziazio maila bat ireki egin genuen Udaletxearekin, gaztetxeko etorkizunaz hitzegiteko. Gaztetxearen eraikina mantentzea lortu genuen, baina obrak dirauten bitartean kanpoan egon behar garela esan ziguten, beraz, denboraldi horretan, gune ezberdinak eskeini behar zizkiguten gure eginkizunarekin jarraitzeko. Urte eta erdiko negoziazioa eta gero, biltegi eta espazio bat lortu dugu, baldintza batzuekin eta hemetik aste batera Gaztetxearen eraikina utzi beharko dugu.
Horregatik, otsailak 2, larunbat honetan, azken jaia prestatu dugu, ez diogulako gaztettxeari agur esan nahi, gero arte baizik.
ANIMATU ETA ETORRI!!!!
2012/12/03
2012/11/16
Azaroak 23...19:00etan kuadrilen bilera!!!
Hurrengo ostiralerako, azaroak 23, Itzubaltzetako Gazte Asanbladak bilera bat deitu du herriko kuadrila ezberdinekin, Itzubaltzeta Gaztetxean ostiral herrikoiak egiteko asmoz.
Kuadrilei bere sormenaz edonolako ekintza antolatzeko esparrua eskeintzeko beharra ikusten dugu, aisialdi alternatibo bat sortuz eta guztion harremanak sendotuz.
Beraz, gogoratu!! Azaroak 23, 19:00etan Itzubaltzeta Gaztetxean
Gaur arratsaldeko 20etatik aurrera....
Gaur, azaroak 16, Erromoko Jai Batzordeak ostiral Larria antolatu egin du Itzubaltzeta Gaztetxean gaueko 20etatik aurrera; azken epealdian jaien kriminalizazioa dela eta bizi duen egoera azaltzeko asmoz.
Gure herriko jai-eredua arrisku larrian dago. Auzitegi Nazionalak Erromo eta Pinuetako jaiak kriminalizatu nahi ditu pasa den urteko jai-liburuxkan Branka Kultur Elkarteko publizitate-iragarkia argitaratzeagatik.
Epaileak urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen du bai Jai Batzordeko presidentearentzat eta baita Branka Kultur Elkarteko presidentearentzat ere.
Erromo eta Pinuetako Jai Batzordeak horrela erantzun dio Auzitegi Nazionalaren mezuari:
"Jai Batzordeko kideok gure erabateko harridura adierazi nahi dugu egoera honen aurrean. Oso argi dugu gure herriko jaien antolakuntzan jarraituko dugula orainarteko gogoarekin. Jai herrikoien defentsa sutsua egingo dugu beti, eta oztopoen aurrean ez dugu etsiko".
Abenduak 10 epaiketa eguna da.
Hori dela eta, egoera herritaratzeko eta herriaren babesa edukitzeko, hurrengo ekintzak antolatuko dituzte gure herrian:
Abenduak 4: Prentsaurrekoa
Abenduak 9: Manifestazioa
GORA JAI-HERRIKOI ETA PARTEHARTZAILEAK!!!
Hemen daukazue Jai batzordeak gaur antolatuko duen ostiral larriaren kartela:
Gaur...arratsaldeko 18etan...Bizikletak konpontzeko tailerra!!
Gogora ezazue, gaur, azaroak 16, arratsaldeko 18etatik aurrera Bizikletak konpontzeko tailerra antolatu dugula Itzubaltzeta Gaztetxean.
Bizikleta apurtuta edukitzea ez da beharrezkoa, guztion elkarlaguntzaz egunerokotasunean bizikletarekin izan ditzazkegun arazoei aurre egiteko konponbideak aurkeztuko dira, beraz...
Animatu eta etorri bizikletak konpontzen ikastera!!!
2012/11/15
Gogoratu.... astelehen guztietan... Pilates!!!!
Gazte Asanbladak astelehenero Pilates Tailerra antolatu egin du Itzubaltzeta Gaztetxean, gaueko 20:30etatik aurrera. Hasi ginenetik etortzeko aukerarik izan ez baduzu...
Animatu eta etorri!!!
2012/11/07
Azaroak 16, bizikletak konpontzeko tailerra!!!
Azaroaren 16an, arratsaldeko 18:00etan bizikletak konpontzeko tailerra antolatu egin dugu Itzubaltzeta Gaztetxean, guztion ezagutzaz eta elkarlaguntzaz bizikleta konpontzen ikasteko. Badakizu... etxean erabil barik dituzun bizikletak....ekarri eta guztiok elkarrekin konponduko ditugu!!!!r
Itzubaltzeta Gaztetxean... zinema igandero!!!
Itzubaltzetako Gazte Asanbladak igande guztietan 19etatik aurrera zinemaldia antolatu egin du. Hilabete honetan zehar, lau filme hauek eskeiniko ditugu!
Animatu eta kulturaz gozatu!!!
Itzubaltzeta gaztetxearen Igo Tortilla Txapelketa!
Pasa den larunbatean, Urriak 20, Gazte Asanbladak Igo Tortilla Txapelketa burutu egin zuen gaztetxean, herriko gazteon arteko harremanak sendotzeko eta aisialdi alternatibo bat eskeintzeko asmoz.
Horretarako, Itzubaltzetako gazteokin jarri ginen kontaktuan eta gurekin parte hartzeko deialdia luzatu genien, parte hartu izanez gero sukaldeko materiala ekartzea soilik eskatuz, hau da, tortilla egiteko elikagai guztiak gure esku geratzen ziren.
Aurkezten ziren tortila guztien artean, soilik hiruk izango zuten saria, horiek hurrengoak izanda:
1go saria, herriko Tu Huerto en Casa komertzio txikiaren produktuak
2.saria: produktu ekologikoak
3. saria: Gaztetxeko materiala
Eskerrik asko gurekin parte hartu duzuen guztioi!!!
Borrokan elkar ikusiko gara!!!
Itzubaltzeta Gaztetxeak bere rokodromoa alokatzen du!!
Itzubaltzetako Gazte Asanbladatik, Gaztetxearen rokodromoa alokatzeko erabakia hartu dugu, jakinda azken urtean eragile, kolektibo eta talde ezberdinak etorri zaizkigula rokodromoa eskatzen. Rokodromoak gutxi gora behera 6 metroko altuera eta 2 metroko zabalera du.
Rokodromoa alokatu edo ikusi nahi baduzue, gurekin jarri zaitezte harremanetan itzubaltzeta.gaztetxea@hotmail.es emailean edo Gazte Asanbladatik pasatzen, asteazkenero 20.00etan biltzen gara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)










