2012/11/28

Abenduak 1, ERROMOKO GAZTE TOPAKETAK!


Urte honetan zehar, esparru ezberdinetako gazte ezberdinak bildu dira esparru berri bat sortzeko nahian, eta horretarako larunbat honetan, abenduak 1, Gazte Topaketak antolatuko dituzte herrian, herriko gazte ezberdinak batuz , guztion artean esparru berri hori erabaki eta eraikitzeko asmoz. Hona hemen prozesuaren deskribapena: 

Urte honetako Maiatzaren 4ean, herriko 60 gazte inguru bildu ziren Itzubaltzeta Gaztetxean, “Maiatzak 4 Erromon Gazte Iraultza” lelopean. Egun horretan, herriko gazteriaren egoera hausnartzeaz gain, gazteontzako esparru berri bat sortzeko beharra agertu zen.

Egoeraz jabetuta, “Uda hau ezberdina izango da” ekintza martxan jarri zuten, aisialdiaren bidez herriko gazte ezberdinen artean harremanak sortzeko eta indartzeko; eta bestetik ere, gero eta gazte gehiago bilakatzeko.

Uda bukatzean, esparru berri hori eraikitzeko hautua hartu zuten, GAZTE TOPAKETAK antolatuz.

Itzubaltzetako Gazte Asanbladatik (IGA), deialdia zabaltzen dugu TOPAKETA horietan parte hartzeko, gazte guztion indarrak batuz, alternatibak eraikitzeko esparru berri bat sortzea beharrezkoa ikusten dugulako ere.

Beraz, Gazte Asanbladakook ere, bertan egongo gara!




No hay comentarios:

Publicar un comentario