2012/11/16

Azaroak 23...19:00etan kuadrilen bilera!!!

Hurrengo ostiralerako, azaroak 23, Itzubaltzetako Gazte Asanbladak bilera bat deitu du herriko kuadrila ezberdinekin, Itzubaltzeta Gaztetxean ostiral herrikoiak egiteko asmoz.

Kuadrilei bere sormenaz edonolako ekintza antolatzeko esparrua eskeintzeko beharra ikusten dugu, aisialdi alternatibo bat sortuz eta guztion harremanak sendotuz.

Beraz, gogoratu!! Azaroak 23, 19:00etan Itzubaltzeta Gaztetxean


No hay comentarios:

Publicar un comentario