2012/11/16

Gaur arratsaldeko 20etatik aurrera....

Gaur, azaroak 16, Erromoko Jai Batzordeak ostiral Larria antolatu egin du Itzubaltzeta Gaztetxean gaueko 20etatik aurrera; azken epealdian jaien kriminalizazioa dela eta bizi duen egoera azaltzeko asmoz.

Gure herriko jai-eredua arrisku larrian dago. Auzitegi Nazionalak Erromo eta Pinuetako jaiak kriminalizatu nahi ditu pasa den urteko jai-liburuxkan Branka Kultur Elkarteko publizitate-iragarkia argitaratzeagatik.

Epaileak urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen du bai Jai Batzordeko presidentearentzat eta baita Branka Kultur Elkarteko presidentearentzat ere. 

Erromo eta Pinuetako Jai Batzordeak horrela erantzun dio Auzitegi Nazionalaren mezuari: 

"Jai Batzordeko kideok gure erabateko harridura adierazi nahi dugu egoera honen aurrean. Oso argi dugu gure herriko jaien antolakuntzan jarraituko dugula orainarteko gogoarekin. Jai herrikoien defentsa sutsua egingo dugu beti, eta oztopoen aurrean ez dugu etsiko".

Abenduak 10 epaiketa eguna da. 

Hori dela eta, egoera herritaratzeko eta herriaren babesa edukitzeko, hurrengo ekintzak antolatuko dituzte gure herrian:

Abenduak 4: Prentsaurrekoa

Abenduak 9: Manifestazioa



GORA JAI-HERRIKOI ETA PARTEHARTZAILEAK!!!

Hemen daukazue Jai batzordeak gaur antolatuko duen ostiral larriaren kartela:


No hay comentarios:

Publicar un comentario